martes, 17 de mayo de 2016

PANDA GORRIA


Panda gorria (Ailurus fulgens) ugaztun orojale bat da. Kalkulatzen da 2.500 panda gorri heldu daudela munduan. Horregatik arrisku egoeran daudela esaten da. Hala ere, haien populazioa murrizten ari da bi arrazoiengatik: beren habitatak suntsitzea eta gehiegi ehizatzea.

Ezaugarriak:

external image Mozilla-adopta-dos-firefox-pandas-rojos.jpg

Panda gorriek 30-60 zentimetroko luzera dute. Arrek 4,5 - 6,2 kilogramoko pisua dute eta emeak, aldiz, 3- 4,5 kilogramoko pisua. Ilea marroi gorrixka da goiko aldean eta ilunagoa beheko partean. Aurpegian orban zuriak dituzte, mapatxeen antzekoak, baina bakoitzean desberdinak dira. Buztan luzea dute sei eraztunekin, normalean beste ilea baino argiagoak. Erpe barneragarriak dituzte panda erraldoia bezala.

Elikadura:

Panda gorrien dietaren bi herenak banbu da, baina fruituak, baiak, onddoak eta sustraiak ere jaten dituzte. Batzuetan ere arrautzak, intsektuak eta karraskari txikiak jaten dituzte. Normalean egiten duten gauza bakarra jatea eta lo egitea da beraien dieta oso kaloria gutxi dituelako.

Habitata:

Panda gorriak jatorriz Asiaren hego-ekialdekoak dira: Himalaya, Tibeten hegoaldea, Indiako iparraldea eta Hengduango mendiak (Txina). Tenperatura epeleko lekuetan bizi dira (10-25 ºC). Eremu menditsuko lekuak nahiago dituzte, batez ere 1800-4800 metroko altuera dutenak eta baso ugari dituztenak.

Subespezieak:

Bakarrik bi subespezie bereizten dira: mendebaldekoak eta styans-koak. Desberdintasun bakarra da styans-koen aurpegiko orbanak nabariagoak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bienvenidos!

Ongi etorriak!Hau nire bloga da. Idazlan asko idatzi ditut.eta zenbait joku daude.

Espero dut zuek disfrutatzea!

Pedro Moreira