sábado, 14 de mayo de 2016

GAIXOTASUN ARRAROAK


Gaixotasun arraro bat pertsona kopuru txiki bati edo biztanleriaren ehuneko txiki bati eraso egiten duen gaixotasuna da. Munduko herrialde bakoitzean definizio desberdina du. Adb: Europan 2.000 pertsonetatik bati erasotzen dion gaixotasunari arraroa deitzen zaio. AEBn 200.000 pertsona baino gutxiagori erasotzen dien gaixotasuna da. Japonian, aldiz, 50.000 pertsona baino gutxiagori era
sotzen dien gaixotasuna da. Kasu guztietan oso ehuneko txikiak dira (Europan adibidez %0,05a da) eta beraz ahalegin handiak egin behar dira sendatzeko.

2008. urtetik otsailaren 29an ospatzen da Gaixotasun arraroen eguna, egun hori “arraroa” delako. Urtea bisurtea ez bada, ospatzen diren aktibitateak otsailaren 28an egiten dira.

5.000 eta 7.000 arteko gaixotasun arraroak existitzen dira. Gehienak akats genetikoengatik gertatzen dira. Estimatzen da gaixotasun horietatik 4.000 ez dutela tratamendurik.

Hauek dira gaixotasun arraroen adibide ezagunenak:

Anemia: odolean dagoen hemoglobina kontzentrazioa txikia denean ematen da. 

external image stephen.jpg

Hemoglobina globulu gorrietan dagoen proteina bat da eta oxigenoa garraiatzeko balio du. Horren ondorioz gorputzak arazoak ditu oxigenoa garraiatzeko. Anemia mota asko daude arazoaren jatorriaren arabera.

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA): endekapenezko gaixotasuna da. Gertatzen denean, nerbio-sistemako zelula batzuk, motoneuronak, haien funtzionamendua murrizten dute eta azkenean hiltzen dira, endekapenezko gihar-paralisi bat sortzen.

Fibrosi kistikoa: gaixotasun honek erasotzen die batez ere birikiei, eta neurri txikiago batean pankreari
eta gibelari. Gaixotasunak muki lodi eta itsaskorra sortzen du zona hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bienvenidos!

Ongi etorriak!Hau nire bloga da. Idazlan asko idatzi ditut.eta zenbait joku daude.

Espero dut zuek disfrutatzea!

Pedro Moreira