martes, 10 de mayo de 2016

INESAREN BALADA LABURPENA:

Abenturazko nobela honek XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatza, pirata-eleberrien lilura guztiaz baina berezitasun batekin:neskato bat da protagonista. Inesa du izena eta Baztanen jaiotzen da. Ihes egingo du gurasoen ostatutik,sortetxeari loturik iraun beste aukerarik ez baitzuen han.Pellot kapitainaren bila joango da,harekin itsasoratzeko asmoz.Huraxe baitu bere eredu eta heroia,behin bakarrik ikusi duen arren, eta hark bezala ibili nahiko ditu itsasoak eta ezagutu munduak.Tartean hamaika katramila pasatu beharko ditu.
Protagonistari, famila bateko zazpigarren alaba izanda, tradizioaren arabera sorgina izatea dagokio.
Baina muitla izatea erabakitzen du.Bilakaera hortan nortasun desberdinak erakusten: amaren laguntzailea,Beñat umezurtza,Nikolas itsasontziko medikua.


Narratzailea protagonista da, testu mota egunerokoa eta antolaketa zirkularra.Hausnarketa bat denez ia ez dago elkarrizketarik.
Lexikoa aberatsa,sinonimoz beteta,euskalki guztietakoak.
Izugarri gustatu zitzaidan eat disfrutatu nuen irakurtzen.Nik esango nuke egilea,Hasier Etxeberria,
hitza eta literaturaz maiteminduta dagoela eta hitza berari omenaldi bat egiten diola.
Gaia erakargarria da eta sentimenduz beteta dago baina memelokeririk gabe,hortan oso modernoa da.
Protagonistaren alde jartzen zara beti, gorrotoa eta mendekua sentitzen duenean ere. Inesaren baitan jakinmina, irudimena,desioa... pertsonak, parajeak eta maitasuna baina inportanteagok dira.Eta izaera gotor hori bizirik irauten du zahartzaroan ere.


Eguneroko honetan bizitza nostalgiaren galbaetatik pasatuta dago. Heriotza buruz gogoeta asko egitenditu.
Amaitzeko biziki gomendatzen dizuet liburu zoragarri hau, nahiz eta hiztegi erabili behar berriro...nire kasuan. Isak Dinesen"Memorias de Africa" ekarri zidan gogora eta Leteren hitzak "Ihes betea zilegi balitz..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bienvenidos!

Ongi etorriak!Hau nire bloga da. Idazlan asko idatzi ditut.eta zenbait joku daude.

Espero dut zuek disfrutatzea!

Pedro Moreira