miércoles, 11 de mayo de 2016

JOKO OLINPIKOAK

Joko olinpikoak munduko kirol-ekitaldirik garrantzitsuena da. Berrehun nazio baino gehiago hartzen dute parte. Bi mota daude: neguko joko olinpikoak eta udako joko olinpikoak, bi urteko debora-tarteekin ospatzen direnak.


Historia

external image juegos.jpg_1718483346.jpg
Lehenengo joko olinpikoak grekoek antolatu zituzten Olimpiako 
hirian, 776 K. a. eta 393 K. o. urteen artean. XIX. mendean horrelako jokoak berriro ospatzeko ideia sortu zen.

Lehenengo joko olinpiko modernoak 1896ko apirilaren 6an ospatu ziren Atenas-en, Greziako hiriburua. Hortik aurrera lau urtero ospatu dira hiru urte hauek izan ezik: 1916, 1940 eta 1944. Urte hauetan ezin izan zen ospatu lehenengo eta bigarren mundu gerraren ondorioz.


XX. eta XXI. mendeetan bariante batzuk sortu dira: neguko joko olinpikoak (elurretako kirolentzat), joko paralinpikoak (desgaitasun bat duten pertsonentzako) eta gazteetako joko olinpikoak (atleta nerabeentzako). Lehenengo neguko joko olinpikoak 1924an ospatu ziren Chamonix-en (Frantzia). Lehenengo gazteentzako joko olinpikoak 2010ean ospatu ziren Singapur-en.

Sinboloak


Sinbolo eta ospakizun olinpikoak daude, adibidez: bandera eta argi-zuzi olinpikoak eta jokoen hasierako eta amaierako zeremoniak.
Sinbolo olinpikorik ezagunena eraztun olinpikoak dira: bost eraztun elkarrekin lotuta. Bost kontinenteen lotura adierazten dute (Europa, Asia, Amerika, Afrika eta Ozeania)
Maskota olinpikoak 1986an asmatu zen, baina lehenengo maskota olinpikoa 1972an agertu zen. Maskota hori Waldi izena zuen eta txakur-saltxitxa bat zen.

Kirolak



Joko olinpikoetan 13.000 atleta hartzen dute parte gutxi gora behera 33 kirol desberdinetan eta 400 ekitaldietan. Ekitaldi bakoitzaren lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena domina irabazten dute: urrea, zilarra eta brontzea hurrenez hurren.
Udako joko olinpikoetan 26 kirol desberdin daude eta neguko jokoetan 15. Atletismoa, igeriketa, esgrima eta gimnasia artistikoa edizio guztietan egon diren kirol bakarrak dira.
Kirol batzuk ez dira inoiz egun joko olinpikoetan, xakea eta surfa adibidez.external image Deportes%20Practicados%20en%20los%20Juegos%20Olimpicos%202012.jpg

Hauek izan dira azkeneko joko olinpikoak:

2016an Rio de Janeiro (Brasil)

2012an Londres (Erresuma Batua)

2008an Pekin (Txina)

2004an Atenas (Grezia)

2000an Sidney (Australia)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bienvenidos!

Ongi etorriak!Hau nire bloga da. Idazlan asko idatzi ditut.eta zenbait joku daude.

Espero dut zuek disfrutatzea!

Pedro Moreira